'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa' liburua aurkeztuko du Amancay Gaztañagak etzi

Intza Trula 2024ko urriaren 16a

Amancay Gaztañaga 'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa' liburuarekin. (Mireia Galarza Bastida)

Egileak berak eta Aritz Cestonak azalduko dituzte Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa trilogiako lehen liburuaren nondik norakoak. Garoa liburu dendan aurkeztuko du, 18:30ean. 

Irailean kaleratu zuen Amancay Gaztañagak Martin Martina trilogiaren lehen liburua, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa, eta etzi, ostirala, Garoa liburu dendan aurkeztuko du. 18:30ean hasiko da ekitaldia, eta idazleaz gainera, Aritz Cestona ere bertan izango da, liburuaren inguruko azalpenak emateko.

Elkar argitaletxearekin kaleratu du lana. Argitaletxearen esanetan, trilogiak abentura eta fantasia uztartzen ditu, eta pertsonaia intersexual bat du protagonista.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide