Autosufizientzia ariketa bat lau pareten artean

Mireia Galarza Bastida 2024ko urriaren 15a

Nabasi taldea 'Eitb kultura' saioan. (ETB)

Nabasi taldeak LAHAR lana argitaratuko du bihar plataforma guztietan. Emo eta post-hardcore estiloak oinarri hartuta, "lau pareten artean sortutako unibertso bitxi eta bereziaren islada moduan" osatu dute lana. 

2019ko azaroan sortu zuten Nabasi taldea, bertako lau kideak hainbat talderekin ibili eta gero elkartu zirenean. "Iñigo, Peteko, Lander eta Patino elkartu ginen, eta pandemia tarteko Petekok taldea utzi ostean, Ion batu zitzaigun proiektura mikroaren ardura hartzeko prest", adierazi du taldeak sare sozialen bitartez. 

Behin-betiko laukotea osatuta, eta "inongo muga estilistikorik gabe baina emo eta post-hardcorea oinarri hartuta", abestiak sortzen hasi zen taldea, diskoari forma emateko asmotan. 

Horiek osatuta, Azküe Soinua estudioan grabatu dute diskoa, Iñigo Azkueren gidaritzapean, eta Víctor Garciak masterizatu du Ultramarinos Costa Bravan. LAHAR osatzen duten zortzi kantak "autosufizientzia ariketa bat direla" azaldu du taldeak, "lau pareten artean sortutako unibertso bitxi eta bereziaren islada moduan".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide