'Megalopolis' filma emango dute gaur jatorrizko hizkuntzan

Intza Trula 2024ko urriaren 15a

Saio Originalaren barruan eskainiko dute filma, 19:30ean, Modelo aretoan.

Gaur, Saio Originalaren barruan, Francis Ford zine zuzendariaren Megalopolis filma ikusi ahal izango da Modelo aretoan. Ohikoa denez, 19:30ean hasiko da saioa.

Asmatutako Amerika moderno batean girotutako erromatar fabula epikoa da, eta Adam Driver, Giancarlo Esposito, Nathalie Emmanuel, Aubrey Plaza, Shia Labeouf eta Jon Voight aktoreek parte hartzen dute bertan.

Erroma Berriko hiriak aldatu egin behar du, eta horrek gatazka sortzen du Zesar Catilinaren eta bere oposizioa den Franklyn Cicero alkatearen artean. Lehenengoak etorkizun utopiko eta idealista baterantz jauzi egin nahi du; bigarrenak, aldiz, statu quo atzerakoi batekin konprometitua, gutizia, interes partikularrak eta gerra partidista betikotu nahi ditu. Haien artean, Julia Cicero socialite-a dago, alkatearen alaba; Zesarrenganako maitasunak bere leialtasuna zatitu du, eta gizateriak benetan merezi duena aurkitzera behartu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide