ZOZKETA

Zarauzko Hitzak 'Tabú' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu

Aritz Mutiozabal 2024ko urriaren 14a

Ostiral honetan eskainiko dute dantza ikuskizuna Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera.

Galiziako Colectivo Glovo taldeak Tabú dantza ikuskizuna taularatuko du ostiral honetan (urriaren 18an), Modelo aretoan, 20:00etan. Galiziako landa-eremuan 20. hamarkadan presentzia handia izan zuen pieza honek. Bertan, bost dantzarik beraien tabua erakusten duten bost emakume interpretatzen dituzte, publiko guztientzat proposatutako dinamikan.

Zarautz Gukak, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukako bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ondorengo esteketan eman behar dute izena.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide