Epea zabaldu du udalak zuhaitzen ordenantzari ekarpenak egiteko

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 14a, 12:00

Lanak aurkezteko epea urriaren 26an amaituko da. (Zarauzko Udala)

Zarauzko zuhaitz ondare osoa kudeatzeko ildo estrategikoak jasotzen ditu planak. Hura osatzeko ekarpenak urriaren 26ra arte eman daitezke. 

Zuhaitzen Plan Zuzentzailea onartu zuen Zarauzko Udalak duela urte eta erdi, 2023ko apirilean. Plan hark herriko zuhaitz ondare osoa kudeatzeko ildo estrategikoak jasotzen zituen. Orain, zuhaitzen inguruko ordenantza sortzeko pausoak eman ditu udalak. Plan hark jasotzen zituen jarraibideak eta kudeaketa ereduak ordenantza bihurtu nahi ditu udalak. 

Fase honetan, herritarrek eta interesdunen ekarpenak jaso nahi ditu Zarauzko Udalak. Dokumentazioa udalaren webgunean eskuratu daiteke, 'Parte hartu' atalean. Ekarpenak, berriz, herrilanak@zarautz.eus helbide elektronikora idatzita, edo webgune beraren bidez eman daitezke, urriaren 26a baino lehen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide