Eskaintza zabala, asteburuko artisauen azokan

Intza Trula 2024ko urriaren 13a

Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak artisautza azoka zabaldu du asteburuan Lege Zaharren Enparantzan. Esaterako, eskuz egindako panpinak, poltsak, belarritakoak eta zapiak eskuratu daitezke bertan.

Artisauen azoka antolatu du beste behin Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak. Eguraldia lagun, hainbat izan dira bi egun hauetan Lege Zaharren Enparantzara joateko aprobetxatu dutenak. Bertatik igaro diren herritarrek eskuz egindako produktu ugari eskuratu ahal izan dituzte; hala nola zapiak, belarritakoak, poltsak eta panpinak.

Gaur, 20:30 aldera arte egongo da azoka zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide