45. Natur Astea ospatuko dute astelehenetik igandera

Intza Trula 2024ko urr. 12a, 13:30

2022ko Natur Astean antolatu zuten erakusketa. (Juan Luis Romatet)

Arkamurka natura elkarteak hitzaldiak antolatu ditu astelehenetik ostiralera bitartean. Halaber, hainbat erakusketa prestatu dituzte iganderako.

Arkamurka Natura elkarteak antolatuta, 45. Natur Astea ospatuko dute astelehenetik hasi eta datorren igandea bitartean. Guztira, lau hitzaldi eta erakusketa bat prestatu dituzte herritarrentzat, natur zientzia dibulgatzeko eta ingurumenarekiko kontzientzian eragiteko xedearekin.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, hitzaldi guztiak Arkamurka elkartearen egoitzan eskainiko dituzte, euskaraz. Erakusketak, berriz, Merkatu plazan egongo dira ikusgai. Honakoa da Natura Asteko egitaraua: 

Urriak 14, astelehena

  • 19:45. Landare exotiko inbaditzaileak hitzaldia, Aitziber Sarobe Arkamurkako bazkidearen eskutik.

Urriak 15, asteartea

  • 19:45. Mikroklima: mikrohezegune sarea Gipuzkoan krisi klimatikoaren aurrean hitzaldia, Jon Garin Aranzadi zientzia elkarteko biologoaren eskutik.

Urriak 16, asteazkena

  • 19:45. Hegalaburra gatibu: Getarian jartzeko asmoa duten bezalako hegalabur-haztegiak hitzaldia, Unai Ugalde bilogoaren eskutik.

Urriak 18, ostirala

  • 19:00. Onddo exotiko inbaditzaileen bilakaera Gipuzkoan hitzaldia, Unai Fernandes Aranzadi zientzia elkarteko Mikologia saileko kidearen eskutik.

Urriak 20, igandea

  • Goiko solairuan: Onddoen erreinuaren inguruko erakusketa.
  • Beheko solairuan: Perretxikoen erakusketa; Hezeguneen erakusketa eta Landare inbaditzaileen erakusketa.

11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo dira zabalik erakusketak, Merkatu plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide