Datorren larunbatean ospatuko dute zarauztarrek Kuadrilla Eguna, eta udaleko Gazteria departamentuak ezagutarazi du egitaraua. Bilera irekien bitartez prestatu dute eguna, eta horietan parte hartu dute Haize-Orratz gaztelekuko ordezkariek, Ludotxo ludotekako ordezkariek, Txipristin eta Bugi Bugi aisialdi elkarteko kideek.
Adin tarte guztietako herritarrentzat prestatu dituzte jarduerak. Esaterako, haurrentzako zein nerabeentzako ekintzak Salbideko plazan eta Lege Zaharren enparantzan egongo dira. "Urtean zehar lanketa berezia egin dugu ikastetxeen bitartez 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat ekintzak prestatzeko, aurreko edizioetan festa honetan antolaturiko ekitaldietatik at geratzen zirela atzeman genuen eta”, azaldu du Irune Urbieta Gazteria zinegotziak.
Gazteentzat (+16 urte), berriz, hainbat gunetan antolatuko dira ekintzak; horien artean, urteroko herri bazkaria egingo dute. “Aurtengo Kuadrilla Eguneko bazkaria jendetsua izango da beste behin. Ordubete inguruan 370 pertsonatik gorak eman zuten izena otordurako”, gaineratu du zinegotziak.
Horrez aparte, urtero bezala, jokoak, goitibeherak, musika eta gehiago izango dira goizetik hasi eta gauerdira arte herriko hainbat txokotan.
Egitaraua:
HAURREN GUNEA. Salbideko parkean. (4 - 12 urte)
- 12:00. Erraldoi txikiak eta kalejira (4-8)
- 16:00. Karetak margotzeko tailerra (4-8)
- 16:30. Puzgarriak (9-11)
- 17:00. Kamixetak eta karetak margotzeko tailerra (9-11)
- 19:30. DJ Anersote (9-11, Gaztelekua)
NERABEEN GUNEA. Lege Zaharren enparantzan.
- 12:30. Paella lehiaketa eta bazkaria
- 16:30. Puzgarriak, henna tailerra eta ginkana
- 19:30. Ginkana finala
- 21:30. Dj Davila eta DJ Javi
GAZTEEN GUNEA. (+16 urte)
- 10:30. Goitibehera jaitsiera (Vista Alegre)
- 11:30. Puzgarriak (Munoa)
- 12:00. Paella lehiaketa (Musika plaza)
- 14:30. Bazkaria eta ondoren bingo musikatua (Musika plaza)
- 18:30. Skapaie elektrotxarangie (kaleetan zehar)
- 20:30. 3ttu erromeria (Musika plaza)
- 23:00. Xiberoots (Munoa)
- 00:30. DJ Eromena (Musika plaza)
- 02:00. DJ Bon (Musika plaza)