Matematika irakaslea zen Nerea Loiola, baina lanpostu hura utzi eta literaturarekiko apustua egin zuen duela bi urte inguru. "Bizimodu ezezagun batera salto" egin arren, hautuarekin pozik dagoela aitortu du; hori guztia islatuta dago denbora honetan argitaratu dituen haurrentzako zein helduentzako liburuetan. Horrez gainera, literatur taldeak dinamizatzen ditu, eta Berria egunkarirako iritzi artikuluak ere idazten ditu.
Bere liburuetan azkena da semearekin ondutako Miraren mendekua. "Opari bat" izan da harentzat semearekin idazteko aukera izatea, eta liburua bera Zarautzen aurkeztuko dute urriaren 25ean, 18:30ean, Garoan.
Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko azken zenbakian dago ikusgai. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.