Heriotza Perinatalaren Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea deitu du Zarautz Herri Zaintzailea taldeak

Mireia Galarza Bastida 2024ko urriaren 13a

Haur jaioberri baten eskuak. (Pixabay)

Santa Klara komentuko lorategietan izango da hitzordua, 18:00etan. Helburua da gai horri buruz herritarrak sentsibilizatzea.

Heriotza Perinatalaren Nazioarteko Eguna da urriaren 15a, eta horren harira, Zarautz Herri Zaintzailea taldeak deialdia egin die herritarrei egun horretan Santa Klara komentuko lorategietan elkartzeko, 18:00etan. Izan ere, taldearen hitzetan, gai horren inguruan sentsibilizatzeko hainbat ekimen eta proiektu jarri dituzte martxan Gipuzkoako beste hainbat herritan, hala nola Elgoibarren, Zumarragan, Hernanin edo Gasteizen, baina ez da gauza bera gertatzen Zarautzen.

Horregatik, sentsibilizazioa sustatu eta heriotza mota hori bizi dutenak ulertu eta babesteko asmotan antolatu du taldeak hurrengo astean elkarretaratzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide