-1-
Berrogei ta zazpian gara gu jaioak
Elkartuaz ospaketan iaioak
Berrogei ta hamar urtekin
ospatzen ginan gu hasi
Hogei eta zazpi ondoren
urtero zerbait ikasi
-2-
Berrogei ta zazpian gara gu jaioak
Elkartuaz ospaketan iaioak
Hogei ta hogeitabatean
bi urteko atsedena
Izurritea zela eta
penaz bertan behera dena
-3-
Berrogei ta zazpian gara gu jaioak
Elkartuaz ospaketan iaioak
Partaide kopurua noski
pixkanaka doa behera
Gorputzak agintzen bai digu
egoeran arabera
-4-
Berrogei ta zazpian gara gu jaioak
Elkartuaz ospaketan iaioak
Aurten ere ohikoa denez
emanaz beste urratsa
Elkartzeko asmoa dugu
ta egun polita pasa
-5-
Berrogei ta zazpian gara gu jaioak
Elkartuaz ospaketan iaioak
Adinez bi zazpiko batuz
Bakar batzuk batu nahian!!
Baina denak gozatze asmoz
lagun giro txit alaian
-6-
Berrogei ta zazpian gara gu jaioak
Elkartuaz ospaketan iaioak
Arralde Txikin lehen saioa
dotore itsas ertzean
Bazkaria Santa Barbaran
Ermitan ez. Jatetxean!!