Batman heroiaren etsai porrokatua den Joker pertsonaiaren figuran sakondu zuen Todd Phillips zinema zuzendari estatubatuarrak eta thriller psikologikoko film esanguratsua sinatu zuen 2019an. Aipamen azpimarragarria merezi izan zuen Joaquin Phoenix aktoreak egindako interpretazioak.
Arrakasta haren ondotik, Phillipsek bigarren atala filmatu du, Joker: Folie à Deux izenburupean, eta Phoenixen aldamenean, beste artista izar bat jarri du: Lady Gaga. Istorioari dagokionez, oraingo honetan, Arthur Fleck (Joker) egin dituen krimenen epaiketaren zain dago, eta bere nortasun bikoitzarekin borrokan ari den bitartean, benetako maitasunarekin egingo du topo.
Urriak 12, larunbata
16:45. Liztor kapitaina
19:15. Joker: Folie à Deux
22:15. Joker: Folie à Deux
Urriak 13, igandea
16:45. Liztor kapitaina
19:15. Joker: Folie à Deux
Urriak 14, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Joker: Folie à Deux
19:30. Joker: Folie à Deux
Urriak 15, asteartea
19:30. Saio original: Megalópolis (jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin)