Altsasun (Nafarroa) egingo dute urriaren 31 eta azaroaren 3ra bitartean aurtengo Gazte Topagune Sozialista, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleek (IA) deituta. Jardunaldi horien berri emateko ekitaldi bana antolatu dituzte bi mugimenduek Zumaian eta Zarautzen.
Zumaian gaur arratsaldean egingo dute ekitaldia, 18:30etik 21:00etara bitartean, Amaiako plazan. Bihar, berriz, ordu berean, Zarauzko Barren plazan egingo dute ekitaldia. Bietan ere, topaketa horietako prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute, baita antolatutako ekitaldietarako sarrerak saldu ere. Jarriko duten postuan pintxoak salgai jarriko dituztela ere iragarri dute.