Zarauzko Udalak euskarazko Aisa ikastaroa antolatu du beste urte batez herrira etorritako bizilagun berrientzat. Ikastaroaren helburua da euskarazko oinarrizko esamoldeak ikastea –hitzak, agurrak eta abar–, euskal kultura ezagutzen duten bitartean.
Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, guztira, eta azaroaren 4tik urtarrilaren 30era iraungo du. Klaseak astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan izango dira: goizeko taldeak 09:30tik 11:30era, eta arratsaldeko taldeak 18:00etatik 20:00etara.
Izena Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman behar da, Zigordia kaleko 33 zenbakiko bulegoetara hurbilduta, 943 00 51 27 telefono zenbakira deituta edo immigrazioa@zarautz.eus telefono zenbakira deituta. Horretarako azken eguna urriaren 25a izango da.