Benjamin Christensen zinema zuzendariaz hitz egingo dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2024ko urr. 11a, 09:00

'X misteriotsua' filma.

Ohikoa den moduan 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Benjamin Christensen zinema zuzendariaren ibilbidea aztertuko dute gaur Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sartzeko sarrera doakoa izango da.

Benjamin Christensen Danimarkako zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea izan zen. Medikuntza ikasi arren, antzerki-aktore bezala lan egin zuen, eta filmen zuzendaritzari heldu zion segidan. Bere lehenengo filma X misteriotsua (Det Hemmelighedsfulde X) izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide