Zainketa aringarriei buruzko azalpenak eman ditu Alazne Belarrek

Mireia Galarza Bastida 2024ko urr. 10a, 16:30

Astearteko hitzaldia. (ZarautzOn)

Modelon emanadako hitzaldian adierazi zuenez, beharrezkoa da egun zainketa aringarrietan dagoen "jakintza garatu edota zabaltzea", bai modu kuantitatiboan eta bai kualitatiboan.

ZarautzOn elkarteak antolatuta, Alazne Belar erizainak hitzaldia eskaini zuen asteartean Modelo aretoan. Zaintza Aringarrien Atlantes Behatoki Globalean egiten du lan bizkaitarrak, eta gai horri buruz hitz egin zuen aste honetako hitzorduan.

Bere esanetan, beharrezkoa da egun zainketa aringarrietan dagoen "jakintza garatu edota zabaltzea", bai modu kuantitatiboan eta bai kualitatiboan. Halaber, hainbat helburu ere zehaztu zituen. Lehenengoa izango litzateke gizartean eta medikuntzan gaixotasun aurreratu eta itzulezina duten pertsonen arreta eta zaintzari dagokionez "jarrera positiboa" sustatzea. Bestalde, ikerketa eta zabalkunde lanaren bidez, gizarteko hainbat eragileri "pertsonaren duintasunaren eta zaintza profesionalaren ikuspegia helaraztea" ere beharrezkoa dela azpimarratu zuen, eta azkenik, pertsonen arreta integrala sustatzearen beharra nabarmendu zuen, "alderdi emozionala eta espirituala barne izanda".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide