Herritarren segurtasuna hobetzeko helburuarekin, irristaketen eta erorketen aurkako tratamendua egiten ari dira Gurmendi plazako lurzoruan. 2018an egin zuten azken aldiz tratamendua plaza horretan.
Tratamendua bi fasetan banatzen da: lehenik, plazako egurrezko zoladura garbitu dute eskuila bereziekin eta presiopeko urarekin. Horrela, azaleko landaredia kendu dute, ondoren egurrean hezetasunak sortutako mikroorganismoak ezabatzen dituen produktu bat aplikatzeko. Ondoren, irristaketak eta erorketak saihesteko tratamenduaren hiru geruza aplikatu dituzte parkearen zurezko azalera osoan, eserlekuak eta dekorazio elementuak barne.
Murua Pisafirm enpresa ari da lanekin, eta tratamenduaren kostua 25.354 eurokoa da (BEZ barne).