Carlos Inda artista donostiarrak Altamiratik, inboluzioa izeneko erakusketa zabaldu zuen duela astebete Sanz Eneako erakusketa aretoan. Ibilbide handiko artista da Inda, eta azken urteetan egindako lanaren emaitza da, hain justu, Sanz Enean ikusgai dagoena. Jada ari da gerturatzen jendea bertara, pieza bakoitza aztertu eta gertutik ikusteko asmotan.
Hain zuzen, espresionismo abstraktua lantzen du Indak, eta hori oinarri hartuta, formatu handi zein ertaineko kolorez eta indarrez betetako obrez osatu du erakusketa. Azaroaren 10era arte egongo da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.