1994. urtean sinatu zuen Zarauzko Udalak, Antonio Alberdi alkate zela, Pontarlier herriarekin senidetza akordioa. 30 urte igaro dira harrezkeroztik, eta hori ospatzeko, bertako ordezkaritza Zarautzen izan zen joan den asteburuan.
Patrick Genre alkateaz gain, senidetzea abian jartzeko lan egin zuten zinegotzi eta teknikarien hainbat ordezkari izan ziren herrian, besteak beste, Ramon Ugarte, Alejandro Vazquez eta Ana Mari Esnal. Harrera jaso zuten horiek, eta horretaz gain, herriko hainbat leku bisitatu zituzten udaleko hainbat ordezkarirekin batera.
Duela hiru aste Zarauzko ordezkariak izan ziren Pontarlierren, eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak adierazi duenez, "bi herrien arteko harremanak sendo eta osasuntsu dirau".