Sari-jasa Ginkana kanpaina jarri zuen martxan Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak duela hainbat aste, eta hori amaituta, izendatu dituzte bertako irabazleak. Zehazki, Saioa Zubiaurrek 1.000 euroko erosketa bonua lortu du, eta beste 20 herritarrek 100 euroko bonuak eskuratu dituzte.
Alazne Oliden, Irene Uriarte, Pepa Urbina, Patricia Alvarez, Daniela Carmona, Elena Larios, Belen Arrojeria, Gema Roteta, Naikari Muniain, Maider Arrillaga, Sabina Arzalluz, Ana Yeregui, Mercedes Urrutia, Maria Larrañaga, Iosbe Irigarai, Arrate Zulaika, Aitziber Izura, Arantzazu Fernández de Arroiabe, Lorea Eizagaecheverria eta Iñigo Albizu dira erosketa bonoak eskuratu dituzten herritarrak.
Kanpaina berria, abian
Azken kanpaina amaituta, urriaren 7tik 20ra bitartean, fidelizazio txartelarekin egindako erosketak doan izan daitezkeela jakinarazi du elkarteak. Hemen ikus daitezke kanpainaren baldintzak eta txartelaren abantailak.