ZOZKETA

Zarauzko Hitzak 'Lauzpabost stand up' eta Francisco Escudero Lehiaketarako sarrerak zozkatuko ditu

Aritz Mutiozabal 2024ko urriaren 7a

Bakarrizketa saioa ostiralean izango da, eta Hauspoz elkartearen sariketako ekitaldia, berriz, igandean.

Katapulta Tour: Laupabost stand up emanaldiaren barruan, Mikel Irazusta, María Blanco, Julen Portillo, Iker Plazaola eta Maialen Sorzabalbere bakarrizketetan ariko dira ostiral honetan (urriaren 11an), Modelo aretoan, 20:00etan.

Igandean, berriz, Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren sari banaketa ekitaldi izango egingo du Hauspoz elkarteak, Modelo aretoan, 12:00etan.

Zarautz Gukak, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, emanaldi bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukako bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ondorengo esteketan eman behar dute izena:

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide