'Euri gorriaren azpian' eleberria aurkeztuko du bihar Asier Serranok

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 7a, 12:00

Asier Serrano idazlea. (Erein)

Erein argitaletxearen eskutik kaleratu du, eta eleberriaren inguruko azalpena bihar eguerdian emango ditu Donostiako Udal Liburutegian.

Asier Serrano idazle eta musikariak Euri gorriaren azpian eleberria aurkeztuko du bihar eguerdian, 11:30etik aurrera, Donostiako Udal Liburutegian. Agerraldian idazlea bera izango da, Erein argitaletxeko Uxue Razkin editorearekin batera, lan berriaren nondik norakoak azaltzen.

Argitaletxeak aditzera eman duenaren arabera, "istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi".

Sinopsiari dagokionez, honakoa aurreratu dute: "Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Orain, emakumea hirira itzuliko da, hilzorian den gizonaren enkargua betetzera".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide