Urriaren 1ean, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, abiatu zuten +60 Adinekoen Astea Zarautzen, eta asteazkenera arte luzatuko dute. Gaur goizeko 11:00etan Bizikletaz adinik ez antolatu dute Santa Anan. Ondoren, 12:00etan, kantujirarekin hasi dira Lege Zaharren enparantzan. Herritar ugari animatu dira txistu doinuekin abestera. Eguardiko 13:00ak arte izan dira kaleak girotzen.
Honakoa da datozen egunetarako egitaraua:
Bihar, igandea
- 18:00-20:00. Dantzaldia Gauargirekin eta zozketa, Udaberrin.
Urriak 16, asteazkena
- 18:00. Solos juntos, el valor de las relaciones sociales hitzaldia Javier Yangüasen eskutik, Modelo Aretoan (sarrera doan).