Gaetano Donizettiren Don Pasquale opera ikusteko aukera izango da urriaren 26an, 19:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. ABAO Bilboko Operaren eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlanari esker, operarako sarrera eta Bilborako joan-etorria egiteko txartela eskuratu ahal izango dituzte zarauztarrek, bihar, 16:15etik aurrera Modelo aretoko txarteldegian.
Eskuragarri egongo diren txartelen kopurua mugatua izango da, eta bakoitza 53 euroan eskuratu ahal izango da.
Ostiralean, hitzaldia
Don Pasquale opera ikuskizunari lotuta, ostiral honetan, hilak 11, Carlos Imaz konpositore eta piano joleak hitzaldia emango du.
12:00etan jarri dute hitzordua, eta sarrera doakoa izango da.