Zabaldu dute kostako errepidea Getaria eta Zarautz artean

Juan Luis Romatet 2024ko urriaren 3a

Kostako errepidearen artxiboko irudia.

Getaria eta Zarautz arteko errepide zatia itxita egon da atzo arratsaldetik, euriteek eragindako lur jausi batengatik. 

Nahasia izan da gaurko eguna eskualdeko trafikoari dagokionez. Kostako bidea, N-634 errepidea, itxita egon da atzo arratsaldetik Getaria eta Zarautz artean euriteek eragindako luizi bat dela medio. Horri goiz partean Meagan izan den auto istripu bat gehitu behar zaio. GI-2633 errepidea ixtea ekarri du gertaera horrek. 

Zorionez, egunak aurrera egin ahala arazoak konpontzen joan dira eta, Trafiko Zuzendaritzak sare sozialetan aurreratu duenez, arratsalderako zabaldu dute Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepide tartea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide