'Zinemaren historia' saioko lehen kapitulua, gaur Photomuseumen

Intza Trula 2024ko urr. 4a, 09:00

'El hombre elefante'

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, Zinemaren istoria saioko lehen kapitulua ikusi ahal izango da gaur Photomuseum argazki eta zinema museoan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sartzeko sarrera doakoa izango da.

Datozen asteetan eskainiko diren ataletan, besteak beste, zinemagintzako hainbat maisuri egindako elkarrizketak emitituko dituzte; hala nola David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies eta Lars Von Trier zinemagileei egindakoak. Lehen atalak 1895. eta 1918. urte artekoa aztertzen du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide