Jardunaldi borobila izan da pasa den asteburukoa ZKE Halterofilia taldearentzat. Alde batetik, Leonen Espainiako 15 urtez azpiko txapelketan parte hartu du talde batek; bestetik, Itxasmendi auzoko festetan lehiatu du beste batek.
Leonen, Jaizki Mendizabal eta Jon Mendizabal entrenatzaileen gidaritzapean lehiatu dute zenbait kirolarik. Nesken 49 kilo azpiko kategorian Mara Monasteriok abiadan 4. postua, jasoaldian 6. eta totalean 6. postua lortu zituen; Lore Mendizabalek, berriz; abiadan 6. postua, altxaldian 4. eta totalean 5. postua lortu zituen. Mendizabalek, gainera, jasotze-altxatzeko 61 kiloko jasoaldiarekin Euskadiko errekor berria ezarri du 49kilo azpiko kategorian, –2017tik hatsi gabe zegoen errekorra.
Nesken 55 kilo azpiko kategorian Lide Mendizabalek hiru brontzezko domina lortu ditu, bere jasoaldian 71 kiloko eta 74 kiloko bi altxaldirekin Euskadiko errekorra bi aldiz puskatuz, eta ondorioz 129 kiloko totalarekin Euskadiko errekorra berrezarriz –errekor hauek 2002tik hautsi gabe zeuden–. Honetaz gain, marka hauekin datorren urteko Espainiako Junior Txapelketarako gutxieneko markak bete ditu.
Nesken 64kilo azpiko kategorian, Ainhoa Urkiolak abiadan 5. postua, altxaldian 4.postua eta totalean 5. postua. Marka horiekin azaroan izango den Espainiako 17 urte azpiko txapelketara sailkatu da.
Mutilen 81 kilo azpiko kategorian Joseba Tenak bi brontzezko domina lortu ditu: abiadan 4. postua, altxaldian 3. postua eta totalean 3. postua lortuz.
Nesken lanari esker ZKE Halterofilia taldea hoberena izan da parte hartu zuten 41 talderen artean.
Itxasmendi
Itxasmendiko festetan, berriz, San Miguel egunean, taldeak erakustaldia eskaini zuen auzoan. Kategoria eta adin ezberdineko neska-mutilek teknika ariketak eta altxaldiak egin zituzten.
Urriaren 12an, larunbata, Aritzbatalde pilotalekuan Gipuzkoako 15 eta 17 urtez azpiko txapelketak, teknika sariak, eta helduen denboraldiko laugarren jardunaldia jokatuko dituzte.