'La virgen roja' filma emango dute datozen egunetan Modelon

Intza Trula 2024ko urr. 3a, 14:00

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen Paula Ortiz zuzendariaren filma bihar, larunbatean eta astelehenean emango dute Modelo aretoan.

La virgen roja filma ikusi ahal izango da datozen egunetan Modelo aretoan. Paul Ortiz zuzendariaren filma Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zuen, eta Zarautzen ikusi ahal izango da bihar, larunbatean eta astelehenean.

12 urtetik gorako haur zein helduentzako thrillerra da, eta honako aktoreek parte hartzen dute: lba Planas, Najwa Nimri, Aixa Villagran, Patrick Criado, Pepe Viyuela, Juan Codina eta Jorge Uson.

Honela dio filmaren sinopsiak: "Hildegart bere ama Aurorak sortu eta hezi zuen etorkizuneko emakumea izateko. 30. hamarkadako Espainiako buru distiratsuenetako bat eta emakumeen sexualitateari buruzko Europako erreferenteetako bat bihurtu zen. 18 urterekin, Hildegart askatasuna esperimentatzen hasiko da, eta Abel Velilla ezagutuko du, mundu emozional berri bat esploratzen eta amaren habia gogorretik aldentzen lagunduko diona. Aurora beldur da bere alabaren gaineko kontrola galduko ote duen, eta ahalegin guztiak egingo ditu Hildegart joan ez dadin. Bi emakumeek 1933ko udako gau batean aurre egingo diote, Hildegart Proiektua amaituz".

Bihar, ostirala

  • 20:00. La virgen roja.

Etzi, larunbata

  • 19:15. La virgen roja.
  • 22:15. La virgen roja.

Urriak 7, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. La virgen roja.
  • 19:30. La virgen roja.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide