Umeei eskolako lanekin laguntzeko boluntarioak behar ditu Ikaslagunek

Intza Trula 2024ko urr. 2a, 17:00

IƱaki Azkune eta Marije Zumeta, Ikaslaguneko kideak. (Artxibokoa)

Ikaslagunek eskolaz kanpoko saioak eskaintzen dizkie ikasleei, eguneroko ikasketetan laguntzeko helburuarekin. Izena ematen duten boluntarioek askatasuna izango dute zein egunetan eta ordutan lagundu nahi duten erabakitzeko.

Ikasturte berria hastearekin batera abian da berriro Ikaslagun, ikasleei eskolako lanekin laguntzea helburu duen proiektua. Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, jardunarekin jarraitzeko boluntarioak behar dituzte.

Ikaslagunek herriko ikastetxeekin elkarlanean ematen ditu eskolak, egunero, 17:00etatik 18:00etara, eta boluntarioak dira, hain zuzen ere, saioak ematen dituztenak.

Hori hala, laguntzeko prest dagoen orok marijezumeta@gmail.com helbidera idatzi dezake; antolatzaileek argi utzi dute izena ematen duten boluntarioek erabakitzen dutela zenbat egunez eta zein ordutan lagun dezaketen. Edozein laguntza ongietorria izango dela gaineratu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide