Carlos Inda artista donostiarrak Altamiratik, inboluzioa izeneko erakusketa zabalduko du bihar Sanz Eneako erakusketa aretoan. Ibilbide handiko artista da Inda, eta azken urteetan egindako lanaren emaitza da, hain justu, Sanz Enean ikusgai egongo dena.
Espresionismo abstraktua lantzen du Indak, eta hori oinarri hartuta, formatu handi zein ertaineko kolorez eta indarrez betetako obrez osatu du erakusketa. Bihartik hasi eta azaroaren 10era arte egongo da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.