Zarauzko Udalak Vista Alegre auzoko Aranzadi parkean baranda berriak jarri ditu. Zehazki, zaharkituta zeuden barandak kendu eta berriak jarri dituzte; guztira, 60 metro baranda ordezkatu dituzte.
Ostolaza Tailerra enpresa arduratu da baranda horiek egin eta instalatzeaz, eta lanek 20.607,51 (BEZ barne) euroko kostua izan dute.