Entziako mendilerrora ibilaldia antolatu du Pagoetak

Mireia Galarza Bastida 2024ko urr. 1a, 16:00

Mirutegiko gailurra. (Noradoa)

Zehazki, Toberiako ur jauziak, Arnoko labirintoa eta Mendiluzeko harrespilak bisitatuko dituzte bertan, eta Baio eta Mirutegiko gailurretara ere igoko dira. 

Pagoeta mendizale elkarteak Entzia mendilerrora ibilbidea antolatu du urriaren 6rako. Zehazki, Toberiako ur jauziak, Arnoko labirintoa eta Mendiluzeko harrespilak bisitatuko dituzte bertan, eta Baio eta Mirutegiko gailurretara ere igoko dira. 

Hamasei kilometroko ibilbidea izango da, bozpasei ordutan egingo dutena. Taldeak azaldu du txangoaren zailtasuna ez dela batere altua, eta izena eman nahi duenak Mendizabal kinkila dendan egin beharko duela irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean. Irteera, ohi bezala, Agoues biribilgunean izango da, 7:30ean. Hemen aurki daiteke ibilbidearen informazio guztia. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide