Igandean hasiko dute aurtengo Hondartzako Futbol Txapelketa denboraldia

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 1a, 14:00

Iazko denboraldiko partidetako bat. (Aritz Mutiozabal)

Igande eguerdian izango da lehen jardunaldia, 12:15etik aurrera, eta guztira 29 talde ariko dira nor baino nor.

Asteburu honetan hasiko da Hondartzako Futbol Txapelketako denboraldi berria, 29 talderen –hamar emakumezko eta hemeretzi gizonezkoren–parte hartzearekin; igande eguerdian izango da lehen jardunaldia, 12:15etik aurrera.

Aurten, talde berri bana izango da gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Emakumeen kasuen, urtetik urtera kopurua areagotzea mutilenekin parekatu ahal izateko pauso bat gehiago da antolakuntzarentzat. 310-Kepa Osteo eta Euskal Parrilla taldeek eman dute aurten izena; aldiz, Mayflower taldeak kale egingo du. Mutiletan, berriz, Oxperta eta Otamendik aurten ez dute jokatzen jarraituko, baina talde berri bat dago, Etxabe Confort izenekoa.
 
"Guretzat plaieroak futbol partida bat baino gehiago da –plaiero-potea, Emakumeen Eguna, Finaleko Eguna, umeen Play-Eruak...–.  Honek danak ezingo luke izan talde guztietako bolondresen lanik gabe eta ea aurreko urteko erantzun zoragarria lortzen dugun". Azkenik epaile bila dabiltza adierazi dute, eta norbait interesatuta egongo balitz, haiekin harremanetan jartzea eskertuko lukete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide