Asteartearekin batera, Traineras, pasion por el remo dokumentala eskainiko dute gaur Modelon bere bertsio originalean. Telmo Iragorrik zuzendutako ikus-entzunezkoan arraun munduko hainbat emakume izango dira protagonistak, tartean Nadeth Agirre oriotarra eta Izaro Lestayo getariarra.
Dokumentalak arraunaren historia izango du hizpide, zehatzago esateko emakumezkoen traineruen Kontxako Bandera, eta bereziki gomendatu dute sortzaileek "genero ikuspegia" duten ikus-entzunezkoak atsegin dituzten herritarrentzat.