Realeko emakumeen aurreneko taldea sortu zutela 20 urte bete direla eta, atzo omenaldia jaso zuten talde hura osatu zuten kideek. Zubietan jaso zuten aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian –etxeko taldeak 2 eta 1 irabazi zuen–.
Eskualdeko hainbat futbolarik osatu zuten Realeko talde aitzindari hura, eta atzoko omenaldian izan ziren haietako gehienak. Han izan ziren, esaterako, talde txuri-urdinaren aurreneko taldeko kide izan ziren hiru zarauztar: Laura Gomez eta Oihana Galdona atzelariak eta Maite Lizaso erdilaria, hain zuzen ere.