Gaur izango da TAO zerbitzuaren uda sasoiko azken eguna, eta, beraz, bihartik aurrera neguko sasoiari emango diote hasiera. Ondorioz, ohi bezala, 2. guneko aparkalekuetan ez da ordaindu beharrik izango aparkatzeko, baina aldaketa esanguratsuenen artean, nabarmenena da Hegoaldeko aparkaleku berrian doan aparkatzeko aukera izango dela.