Arrano tabernaren 40. urteurrena ospatu dute gaur Zarauzko herriko kaleetan zehar. Dozenaka lagunek parte hartu dute goizean goiztik ekin dioten ekintzetan, eta eguraldia ere lagun izan dute, nahiz eta egunaren hasieran zaparrada ederrak bota dituen.
Pala txapelketaren finalaz gain, kalejira egin dute goizean kaleetan zehar Zarautz Trikekin eta Jalgiko kideek ere dantza batzuk eskaini dituzte herriko hainbat lekutan. Eguardi aldera bazkaria egin dute Musika Plazan, eta festak gauera arte jarraituko du, Herena, Fly Shit eta Pariak Bai taldeen kontzertuak izango baitira.