Festetan murgilduta daude Itxasmendi auzoan. Atzo arratsaldean bota zuten jaiei hasiera emateklo txupina, eta berehala, bizilagunak daborra jotzen atera ziren auzo elkartearen egoitza parekin. Bi multzotan banatuta, bata haurrena eta bestea helduena, eta txarangaren doinua lagun zutela, Araba kaletik Indamendi kalera joan ziren danborrak gozo astinduz. Ikusmina sortu zuen beste behin ekitaldiak, eta Txan-txan auzoko maskota ere bertan izan zen guztia girotzen.
Bart gaueko kontzertuen ondoren, gaur goizean haurren txokoa egin dute; hasiera batean, auzo elkartearen ingurumarian egitekoak ziren, baina euria egin duenez, kirol pistan atondutako karpa barrura lekualdatu dute. Txikienek biziki gozatu dute eskulanekin, aurpegia margotzen eta kamisetetan euren izena jartzen. Era berean, kanpoaldean teniseko eta saskibaloiko lehiaketak jokatu dituzte giro jatorrean,
Festak arratsaldean jarraituko du, baita bihar ere: Bihotzekin martxa eta lasterketa jokatuko da igandean, eta puzgarriak ere jarriko dituzte.