Zarauzko EAJk Alderdiaren Astea antolatu du, eta atzo arratsalean, tortilla eta postre lehiaketekin gozatu zuten. Hala ere, asteazkenekoa izan zen asteko ekitaldi nagusia: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregi Letemendia zarauztarraren bisita izan zuten batzokian. Sailburuak solasaldi interesgarria eskaini zuen herriko alderdikideen aurrean, bihar izango den Alderdi Egunaren atarian.
Doako autobusa antolatu dute Zarauztik Fondodako zelaietara, baina aurrez izena eman behar da batzokian bertan; 09:00etan egingo dute irteera.