Gudarien senideei gorazarre egin diete Villa Manuela frontoian

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 28a, 10:00

Gudari Eguneko ekitaldia atzo arratsaldean, Villa Manuela frontoian. (utzitakoa)

Gudari Eguneko ekitaldien barruan, urtero bezala, arratsaldean elkartu ziren atzo Zarautzen, Txiki eta Otaegirekin batera, beste hainbat oroitzeko.

Sortuk deituta eta Irrintzi bat dabil lelopean, Gudari Eguneko ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Villa Manuela frontoian, eta bertan, Francoren erregimenak duela 49 urte fusilatu zituen Txiki eta Otaegi zituela gogora ekartzeaz gain, "Euskal Herriaren Askatasunaren alde borrokan hil diren kide guztiak" ere oroitu nahi izan zituzten.  
 
Aurtengo ekitaldian bereziki gogoan izan zituzten 1936tik hona hil diren gudarien senideak. Izan ere, "beraiek izan dira pertsona horien bizia eta memoria goxotasunez zaindu dutenak". Zentzu honetan omenaldi xumea egin zioten duela gutxi zendu denTxikiren ama Maria Antonia Manoti. 
 
Ezker Abertzaleak "konpromisoa berritu" duela azaldu zuen, eta "herri honekin Euskal Errepublika independiente, sozialista, feminista eta euskalduna lortu bitartean, lanean jarraituko dugu ilusio osoz eta beti herriarekin batera".

 
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide