3.200 bisitari baino gehiago jaso ditu 'Euskal Jaiak 100 urte' erakusketak

Intza Trula 2024ko ira. 30a, 09:00

'Euskal Jaiak 100 urte' erakusketa, Merkatu Plazan. (Zarauzko Udala)

Abuztuaren 29tik irailaren 22ra bitartean 3.215 pertsona joan ziren Merkatu Plazara erakusketa ikustera. Zarauzko Udalak proiektuaren balorazio "oso positiboa" egin du. 

3.215 lagunek bisitatu zuten Euskal Jaiak 100 urte erakusketa, Merkatu Plazan, abuztuaren 29tik irailaren 22ra bitartean. Bertaratu ziren guztiek Euskal Jaietako ibilbide luzea ezagutzeko aukera izan zuten, jaiotzatik azken urteetaraino.

Behin amaituta, Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak erakusketaren balorazio "oso positiboa" egin du. Irune Urbieta Kultura zinegotziak adierazi duen moduan, “erakusketa honek zarauztar askoren bihotzetara iristea lortu du, eta eskertzekoa da erakusketa hau osatzeko hainbeste jendek gauzatutako lan gogorrak hain harrera ona izan duela ikustea”.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide