Gaur hasiko dituzte festak Itxasmendin, eta jai giroa nagusituko da bertan igandera bitartean. Hiru egun horietarako egitarau oparoa prestatu dute festa batzordeko kideek. Beste urte batez, haurrek zein helduek izango dute jaiez gozatzeko beta. Honakoa da, hain justu, prestatutako egitaraua:
Gaur, ostirala
- 18:30. Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta haurren eta helduen danborrada, Alfa auzo elkartetik abiatuta.
- 19:00. Pintxo-pote eta parrillada, karpan.
- 20:00. Kalejira Pasai txarangarekin.
- 22:30. Kokein eta Eraso taldeen kontzertuak.
- Ondoren, DJ Davila.
Bihar, larunbata
- 09:00. Diana.
- 10:00. Tenis txapelketako finalak.
- 10:00-12:00. Haurren txokoa: marrazki lehiaketa, kamisetak margotzeko tailerra eta eskulanak, Alfa auzo elkartean.
- 11:00. Hiruko saskiratzen txapelketa. Izen ematea saskibaloi zelaian 10:30ean.
- 12:00. Auzo elkartetik Itxasmendira kalejira, trikitilariekin eta buruhandiekin.
- 12:00-14:00. Trikipoteoa.
- 14:30. Auzo bazkaria.
- 17:00. Krosa.
- 17:30. 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ekintzak Haize Orratz Gaztelekuaren eskutik, saskibaloi zelaian.
- 18:00. Txokolate jana, Alfa auzo elkartean.
- 18:30. Kalejira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin, eta Zarauzko eta Urrestillako erraldoi txikiekin.
- 19:30-21:30. Haur zein gazteentzat DJ Jon eta parrillada.
- 22:00. Bide Batez taldearen eskutik erromeria.
- 01:00-03:30. DJ Bon.
Etzi, San Migel eguna
- 09:00. Diana.
- 10:00. Toka txapelketa.
- Ordu berean, pala egokituko finalak.
- 10:30-13:00. Puzgarriak.
- 10:30. Itxasmendi Bihotzez martxa solidarioa.
- 11:30. Itxasmendi Bihotzez lasterketa solidarioa.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta parrillada. Tortillak 12:00etatik 13:00etara bitartean aurkeztu beharko dira karpan.
- 12:15. Bihotzez lasterketako sari banaketa.
- 12:45. Halterofilia erakustaldia.
- 14:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
- 15:00-16:30. Puzgarriak.
- 16:00-17:00. Jalgi dantza taldearen erakustaldia.
- 17:00-19:00. Intxausti eta Larrañagarekin erromeria.
- 19:00. Jaien amaiera.