Arrano tabernaren urteurrena ospatuko dute bihar, hain zuzen ere 40.na. Bertan, besteak beste, kirola, dantza eta musika uztartuko dituzte.
Egunari hasiera emateko, 10:00etan pala txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta finalak amaitu eta gero, kalejira egingo dute 12:00etan Zarautz Trik taldearekin batera. 13:00etan, Jalgi dantza taldeak emanaldia eskainiko du Lege Zaharren Enparantzan. Goiz osoan zehar Goizeko Ihintza taldeko txistulariek ingurua alaituko dute, eta haurren txokoa ere izango da Frontoi Txikin.
Goiza botata, 14:30ean herri bazkaria izango da, eta musikarekin alaituko dute bazkalostea. Doinu itsaskorrek jarraipena izango dute arratsaldean, 18:00etan hasiko diren kontzertuekin. Hain zuzen ere, Herena, Fly Shit eta Pariak Bai taldeak igoko dira oholtzara.