Gaur estreinatzen dute zinema areto guztietan Soy Nevenka filma, Iciar Bollainen lan berriena. Politika arloan ematen diren sexu eta lan jazarpenak jomugan jarri ditu zinema zuzendari madrildarrak kontakizunean, hain justu ere, benetako gertakari batean: 2000. urtean Nevenka Fernandezek Ismael Álvarez Alderdi Popularreko Ponferradako alkatearengandik jasandako sexu-jazarpenak.
Filma aurtengo Donostiako 72. Zinemaldiaren Sail Ofizialean ari da lehian, eta Urrezko Maskorra lortzeko hautagaien artean dago. Orain, gainera, pantaila handian estreinatuko duten honetan, Modelo aretoan hainbat saio eskainiko dituzte gaurtik hasi eta astelehenera arte.
Irailak 27, ostirala
20:00. Soy Nevenka
Irailak 28, larunbata
19:15. Soy Nevenka
22:15. Soy Nevenka
Irailak 29, igandea
19:15. Soy Nevenka
Irailak 30, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Soy Nevenka
19:30. Soy Nevenka
Urriak 1, asteartea
20:15. Saio originala: Traineras, pasión por el remo