Genoveva Gastaminzak Mario Onaindia Saria jasoko du larunbatean

Intza Trula 2024ko ira. 26a, 17:15

Mario Onaindia Saria. (Aritz Mutiozabal)

Horrez gainera, bihar, ostirala, Xabier Fortesen eta Luis R. Aizpeolearen arteko elkarrizketa izango da Zazpi kultur aretoan, 19:00etan, Mario Onaindia Fundazioak antolatuta.

Genoveva Gastaminza kazetari eta idazleak jasoko du aurtengo Mario Onaindia Saria, larunbatean. Zazpi kultur aretoan izango da ekitaldia, 12:00etan hasita, eta Gastaminzaz gainera, bertan izango dira Mario Onaindia Fundazioko presidente eta Onaindiaren alarguna den Esozi Leturiondo, Luis R. Aizpeolea kazetari eta idazlea eta Felipe Juaristi idazlea.

Halaber, politikariaren heriotzaren 21. urtemuga den honetan, bihar arratsalderako hitzaldia antolatu du fundazioak: Xabier Fortes kazetari eta aurkezlearen eta Luis R. Aizpeolea kazetari eta idazlearen arteko solasaldia izango da, eta Gorka Landaburuk egingo ditu aurkezle lanak. 19:00etan hasiko da, Zazpin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide