George Melies zinemagilea izango dute hizpide gaur Photomuseumeko saioan

Intza Trula 2024ko ira. 27a, 09:00

'Bidaia ilargira' filma.

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, George Melies zinemagileaz hitz egingo dute gaur Photomuseum argazki eta zinema museoan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sartzeko ez da sarrera doakoa izango da.

Zinemaren lehen jeinu bezala ezagutzen da Melies, eta zinemaren aukera artistikoak ikusi zituen lehena izan zela diote. Meliesek aurrea hartu zion bere garaiko zinemari, eta gaur egun oraindik ere aztertzen ari diren bideak ireki zituen; hala nola zientzia-fikzioa, berreraikuntza historikoa edota fantasiazko zinema.

1896tik 1913ra bitartean 500 film baino gehiago grabatu zituen: Bidaia ilargira, Ezinezkoan zeharreko bidaia edota Gutun animatuak, esaterako. Historiako lehen zinema-estudioa edukitzetik gozokiak saltzera pasatu zen Montparnasseko (Paris, Frantzia) geltokian. 1938an hil zen, Ohorezko Legioko zaldun izendatu eta zinemagile gazteek bere pertsona goraipatzen zutela ikusi ondoren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide