Arbil Iciar Manterola argazkilariak eta Angel Uranga pintoreak elkarrekin egin dute lan oraingoan, eta erakusketa berezi bat zabaldu dute Ipar kaleko Lukas Ardotegian.
Bi diziplinak batzen dituen erakusketa da sortzaile zarauztarrek ondu dutena: arrantza eta portuko lana oinarri hartuta, Manterolak egindako argazki ikusgarriak margo bilakatu ditu Urangak, hain justu.
Erakusketa bisitatu nahi dutenek urriaren 24ra arte izango dute horretarako aukera.