2025eko ordenantza fiskalak eramango dituzte biharko osoko bilkurara

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 25a, 09:00

Uztaileko osoko bilkura. (Gorka Eizagirre)

Udaleko genero berdintasunerako lehen barne plana ere izango dute hizpide. 19:00etan izango da osoko  bilkura, ohi bezala. 

Hilabetero bezala, hileko azken ostegunarekin batera egingo dute iraileko udabaltzarra. Ohiko deialdia 19:00etan hasiko da betiko legez, eta hainbat gai landuko dituzte bertan.

Adibidez, 2025. urteko ordenantza fiskalen hasierako onespena izango da biharko hitzorduan, eta udaleko genero berdintasunerako lehen barne plana ere izango dute hizpide. Horretaz gain, herriko garraioko zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua likidatuko dute, eta 2024ko lantalde organikoaren eta lanpostuen zerrenda aldatuko dute. Hemen ikus daiteke osorik gai zerrenda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide