Oier Aizpuruak Hondarribian jokatuko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirena

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 24a, 16:00

Oier Aizpurua artxiboko irudi batean. (Guka)

Hondarribian izango da saioa, larunbatean, 17:00etan hasita, Itsas Etxea Auditoriumean. Julen Zulaikak, bere aldetik, 442 puntu eskuratuta, laugarren postua lortu zuen joan den asteburuan Lazkaon. 

Oier Aizpurua bertsolari zarauztarrak aste honetan jokatuko du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirena. Hondarribian izango da saioa, larunbatean, 17:00etan hasita, Itsas Etxea Auditoriumean. Berarekin batera ariko dira oholtza gainean Ane Beloki, Aratz Igartzabal, Eneritz Artetxe, Maddi Aiestaran eta Unai Gaztelumendi. 

Julen Zulaikak joan den larunbateko final zortzirena jokatu zuen Lazkaon, eta 442 puntu eskuratuta, laugarren postua lortu zuen. Oihana Arana nagusitu zen bertan, 501,5 punturekin. 

Finalaurreko bat, Modelon

Final zortzirenak eta final laurdenak igarota, finalaurrekoak jokatuko dituzte azaro amaieran eta abendu hasieran. Gainera, horietako bat Zarautzen jokatuko dute, azaroaren 24koa, hain zuzen ere. Aritzbatalden izango da, 17:00etan, eta bertan Eibarko eta Azkoitiko saioetako irabazleak, eta puntuazioz laugarren, zazpigarren, hamargarren eta hamahirugarren sailkatutakoak leihatuko dira.

Txapelketaren saio guztiak, finala barne, 17:00etan hasiko dira. Saio guztietarako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dute sarreretan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide