Iñaki Ruiz de Eginok bere lehen erakusketa pertsonala zabaldu zuenetik 50 urte igaro dira, eta lehen lan horiei keinu eginez, erakusketa zabalduko du bihar Torre Luzean.
1974an aurkeztu zuen artista donostiarrak lehen erakusketa pertsonala Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren Aretoan. Torre Luzean zabalduko duen erakusketan, gaztetan egindako marrazkien bilduma bat egongo da ikusgai; marrazki horiek 1969tik aurrerakoak dira, eta marrazki akademikoak dira nagusi.
Horrez gainera, jatorrizko eskultura-zirriborroak ere ikusi ahal izango dira –diseinu horietako batzuk hiru dimentsiotan eginak dira–. Beste obra-multzo batek honako epigrafea du: Pliegues - Suite Suisse. Hauek 80ko hamarkadan egin zituen Genevako udako egonaldi batean.
Artista donostiarraren erakusketa bisitatu nahi dutenek urriaren 27ra arte izango dute horretarako aukera, egunero, 18:00etatik 20:00etara.